Ospitaleetan eta NUPen hiriarteko autobus geltoki berriak jartzea aztertzen ari da gobernua

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 30a, 13:59

Autobus geltoki berriaren kanpoaldea.

Helburua, bidaiariek ez joan behar izatea Yanguas y Miranda kaleko geltoki nagusiraino.

Nafarroako Gobernua elkarrizketetan ari da Iruñeko Udalarekin, hiriarteko garraiorako bi geldialdi puntu berri ezartzeko, bata Nafarroako Ospitaleen eremuan, eta bestea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren inguruan. Bernardo Ziriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak batzorde parlamentarioan adierazi duenez, "erabiltzaileentzat hobekuntza dakar, ez baitute Iruñeko autobus geltokiraino iritsi beharko", eta "lan, hezkuntza eta osasun arloko mugikortasun beharrei" erantzunen die. 

Zerbitzu berri hori "elkarrizketetan" dago oraindik, eta "egungo ezberdintasunak zuzendu" nahi ditu, biztanleriaren ezaugarriak eta mugikortasunaren beharrak kontuan hartuta", azaldu du kontseilariak Lurralde Kohesio Batzordean. 

Nafarroako Bidaiarien Herriarteko Garraioaren Plan Integralaren parte da ekimen hori, eta "Nafarroako herri guztiei zerbitzua ematea" zein "klima aldaketaren aurka borrokatzea eta garraio publikoa gobernuaren politika orokorraren parte gisa bultzatzea" du helburu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!