2016an, Uxue Barkosen gobernuak, foru dekretu baten bidez, zehaztu zuen Nafarroako Gobernuaren eta haren departamentuen logotipoa elebiduna izanen zela, eta euskara gaztelaniaren aurretik joanen zela.
Orain, Maria Txibiteren gobernua beste dekretu bat prestatzen ari da, logotipoan gaztelania euskararen aurretik jartzeko, Diario de Navarra egunkariak gaur argitaratu duenez. Ana Ollo kontseilariak hala dela baieztatu dio Euskadi Irratiari. “[PSNko kontseilariek eta lehendakariak] esan ziguten nahiago zutela gaztelania aurretik jarri, elebitasuna mantenduz, hala pluraltasuna hobeki islatzen zela argudiatuz, eta onartu dugu iruditzen zaigulako horrela behintzat eutsi egiten zaiela euskaldunen eskubideei”, azaldu du Ollok.
Logotipo ofizial hori darabilte gobernuaren errotuluetan, publizitatean, argitalpenetan eta babesletzetan.