Kataluniarrak jo dituzten poliziei harrera egin die Arrastik

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 29a, 07:57

Arrasti, poliziei ongi etorria egiten (Argazkia: Espainiako GObernuaren Nafarroako Ordezkaritza)

Espainiako Gobernuaren ordezkariak dio “indarkeriak zilegitasuna urratzen” duela

Espainiako Polizia Nazionalaren Belosoko kasernako VI unitateko 50 polizia Katalunian izan dira, proces-aren epaiaren aurka protestan ziharduten herritarrak jotzen. Atzo Iruñera iritsi ziren, Kataluniatik bueltan, eta Espainiako Gobernuaren Nafarroarako ordezkariak, PSNko Jose Luis Errastik, harrera egin zien. Agenteak banan-banan agurtu zituen. Haien lan “handi bezain konplikatua” eskertu zien, “bortizkeria ikaragarri” baten aitzinean gauzatua. Eta gaineratu zuen Bartzelonako karriketan ikusiriko istilu bortitzek “zilegitasuna” kentzen diotela edozein borrokari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!