A10 Hauteskundeak

Bel Pozueta: "Bidegabekerien aurrean Nafarroak Madrilen ahotsa izatea dugu jokoan"

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 28a, 14:32

Altsasuko gazteei eta zigortutako kataluniako ordezkari politikoe babesa adierazteko mobilizazio jendetsuak nabarmendu ditu Nafarroako EH Bilduren zerrendaburuak.

Irurtzungo kultur etxean egindako ekitaldian, Aitor Larraza herriko alkatea alboan izan duela, Pozuetak Nafarroak "Diputatuen Kongresuan ahots propioa eta bereizia izateko beharra" nabarmendu du, "Bere esentzia defendatzeko eta bidegabekeria guztien aurka borrokatzeko".

Bere ustez,  ahots hori "EH Bildutik soilik etor daiteke, eserleku hori lortzeko aukera gehien duen indarra delako".

Pozuetak Nafarroan eta Katalunian asteburuan izandako "mobilizazio masiboak" ere izan ditu hizpide (Altsasuko gazteen aurkako epaia eta Kataluniako prozesuko agintariak zigortzen dituen epaia, hurrenez hurren), eta azpimarratu du egungo testuinguruan "inoiz baino beharrezkoagoa" dela "Justizia defendatzea noraezean dabilen estatu baten aurrean".

"Bii mobilizazio garrantzitsu izan ziren, Justiziaren beharra letra larriz erakusten dutenak", nabarmendu du eh bilduko hautagaiak, "Kataluniako gizarteak eta gureak bidegabekeriarekin amaitzeko eskatzen dute: erabakitzeko eskubidea ez errespetatzearen bidegabekeria, herrien eskubideen alde lan egiten eta aldarrikatzen duena kartzelatzearen bidegabekeria", gaineratu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!