A10 Hauteskundeak

Madrilen ahots propioa berreskuratu nahi du Geroa Baik

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 28a, 14:19

Madrilen Nafarroako ahots propioa berreskuratzeko asmoarekin aurkezten da Geroa Bai datorren azaroaren 10eko hauteskunde orokorretara. Egun Nafarroako diputatu direnak, alderdi estataletan sartuta direlarik, bertako interesen defentsa gutxi egiten dutela adierazi du Maria Solana, diputatu izateko hautagaiak. Nafarroako autogobernua defendatzea gako izanen da Solanaren lana Madrilera joaten baldin bada.

Maria Solana  Geroa Baiko zerrendaburuak esan duenez, bere alderdia Nafarroan "politika egiteko orduan zentzutasun, lasaitasun, pragmatismo eta inteligentziaren erakusgarri" izan da, eta "egiteko modu hori bera Madrilera eraman daiteke konponbideak bilatzeko", "Ezegonkortasun" une batean.

Maria Solanak prentsaurrekoa eskaini du Esther Cremaes Senaturako hautagaiarekin batera, Geroa Bairen programa aurkezteko. Legegintzaldiak huts egin ondoren, konponbideak behar direla". "Konponbiderako garaia da, herritarren eta Estatua osatzen duten nazioen arazoei erantzun positiboak emateko garaia", ziurtatu du.

Geroa Baiko hautagaiak adierazi duenez, "Adosteko gaitasunerantz pausoak emateko unea da, elkarrizketa politikoa beharrezkoa da, inoiz baino gehiago, Estatuan aurrekaririk ez duen lau urteko ezegonkortasunaren ostean". "Politika egiteko beste modu bat merezi dugu", adierazi du, adibidez, Nafarroak "hilabeteak daramatzala trafikoarena bezalako transferentzia baten zain".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!