Batez besteko mailegua 110.000 eurokoa da, 30 urteko epearekin emana. Batez besteko mailegu horretan, nafar batek 10.000 euro gehiago ordaintzen ditu, euroguneko batez bestekoaren arabera ordainduko lukeena baino. Interes tipoan egun negatiboak izanagatik ere, Europan ez bezala, Espainian hipotekak ez dira jaitsi azken hiruhilekoetan. Nafarroan, hipotekak %2,17ko interesarekin ematen ari dira. Eurogunean, berriz, %1,57koa da.