Jendetza elkartu zen larunbatean Iruñeko Justizia Jauregiaren aitzinean, hain justu justizia eskatzeko Altsasuko gazteentzat. 54.000 lagun, antolatzaileen arabera. 7.500,Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak dioenez. Ahotsa.info atarian kalkulu nahikoa zientifikoa egin dute. Argazkietan ikusten dena eta Intsumisioaren plazako mapa erkatuz, ikus daiteke manifestariek 15.000 metro koadro inguru hartu zituztela. Metro koadroko bi lagun zeudela kalkulaturik, 30.000 dira. Eta Ekinklik-eko lagunen argazkietan ikus daiteke hainbat lekutan metro koadroko bi lagun baino gehiago zeudela.