ELAk eta bere idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak parte hartuko dute datorren larunbatean, urriak 26, Altsasuko auzian ezarritako zigorrak salatzeko eginen den mobilizazioan.
Sindikatuaren iritziz, Altsasuko gazteei ezarritako kondena "zentzugabekeria juridiko eta politiko hutsa" da. Elkartasuna adierazi die zigorturiko gazteeei, haien etxekoei eta lagunei.