Langileak Altsasuko auzia salatzera deitu ditu LABek

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 24a, 14:39

"Estatu antidemokratikoa" eta "injustiziak" gainditzeko, "benetako justizia eta demokrazia" eraikitzeko apustu garbia beharrezkotzat du sindikatuak.

"Klase sindikalismoa justiziaren alde borrokatzen da mundu osoan", adierazi du sindikatuak. Hori dela eta, Altsasuko gazteen askatasunaren aldeko borroka ere beretzat hartu du LABek. "Ez dugu halako Estatu antidemokratiko batean bizi nahi, ez dugu horrelako injustiziarik nahi. Beharrezkoa dugu hemen, Nafarroan, Euskal Herrian, benetako justizia eta demokrazia eraikitzeko apustu garbi bat egitea", adierazi dute. 

Langileei zuzendu zaie sindikatua: "Basakeria hau salatu eta eskubide zibil eta politikoen alde borrokan jarraitzera deitzen dugu. Hori dela eta, LAB sindikatuak Nafarroako langileak deitu nahi ditu larunbat honetan arratsaldeko 5etan Iruñeko (in)Justizia Jauregiaren aurrean egingo den mobilizazioan parte hartzera".

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!