Gobernuak azaroaren 12rako prest eduki nahi du euskararen foru agindu berria

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 23a, 07:37

Ana Ollo kontseilaria, artxiboko irudi batean

Dekretuari buruzko epaia irmoa izan aurretik jarri nahi dute indarrean

Ana Ollo kontseilariak Diario de Noticias egunkariari adierazitakoaren arabera, Nafarroako Gobernua lanean ari da foru agindu berria onartzeko “ahalik eta kontsentsurik handienarekin”, eragile sozial, sindikal eta politikoen artean.

Ollok dio agindu forala garrantzitsua dela segurtasun juridikoa lortze aldera; izan ere, euskararen dekretuaren gaineko epaiak “hutsune legalak” eragin ditu, besteak beste, orokorrean euskara meritu bezala aintzat hartzeari dagokionez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!