Pirinioetako autobia, mantso baina aurrera

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 22a, 08:32

Urtea bukatu baino lehen beste 7 kilometro zabalduko ditu Estatuak, Jacako Puente la Reina eta Santa Cilia artekoan, baina ibilbidea ez da 2023rarte erabat bukatuta egongo. Pirinioetako autobidea 2005etik dago obretan.

Lerro etenen autobidea da Pirinioetakoa. Trate batzuetan autobiatik, beste batzuetan errepide zaharretik eta gero berriz buelta autobidera egin behar dute erabiltzaileek. 2005. Urtean hasi ziren obrak. 2012an bukatu zituen Nafarroak bere lanak. Aragoin aldiz mantxo mantxo doaz aurrera, krisialdiaren eraginez hainbat proiektu eten  eta bertan behera geratu baitziren.

Pasa den uztailean, Santa Cilia eta Jaca arteko 9kilometrotako tartea zabaldu zen eta urtea bukatu baino lehen, Puente La Reina eta Santa Cilia arteko 7 kilometroak irekiko dira. Modu honetan, Jacako Puente la Reinako zubi estua eta ondorengo bihurgune tartea sahiestuko dute gidariek. 2021.urtean Sigües eta Tiermas arteko bidea zabalduko dute. Horren ostean soilik bi tarte geratuko dira irekitzeko, bainan honetan zailtasunak daude. Alde batetik Puente la Reinatik Esako urtegi inguruan aurreratuta dagoen autobidearekin lotzeko bidea. Bidea egin behar zuen enpresa porrotera joan zen eta orduz geroztik geldirik dira lanak. Orain Estatuko aurrekontuen menpe dago lan horiek berreskuratu edo ez. Geratzen den beste autobide zatia, Jaca inguruko sahiesbidea. Proiektuak, iparraldetik eramaten du autobidea baina Jacako bizilagunak ez daude ados ibilbidearekin eta herriko hegoaldetik alternatiba planteatzen dute. Edonola ere, autobidea ez da erabat bukatuko 2023.urterarte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!