“Gustuko ez ditugun gauzak izan dira”, azaldu zuen atzo Navarra Sumako eledun Javier Esparzak, Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzordearen osteko agerraldian kazetariek galdetu ziotelarik zergatik ez zen izan haren koalizioko ordezkaririk Nafarroa Oinez festan. Adibide bi eman zituen, Lehena, Euskara Erriberan normalizatzeaz mintzatu zirela. Bigarrena, “sare sozialetan dabiltazn argazkiak, zeinetan profesionalak ikus daitezkeen ikastolaren izenarekin eta independentzia leloekin, Kataluniako independentistan sustengatzeko”. “Guk halako anabasan ez dugu parte hartzen”, gaineratu zuen Esparzak. Koalizio eskuindarrarena izan zen Nafarroa Oinez festara ordezkaritzarik bidali ez zuen bakarra.