Pentsiodunek Iruñean kontzentratzen jarraituko dute, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 22a, 07:41

Ehundik gora lagunek parte hartu dute astelehenero Iruñeko Udaletxe plazan 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzen jarraitzen duen elkarretaratzean.

Azaroan eta abenduan mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute pentsiodunek, eta urtarrilean greba orokorra egiteko deialdia egitea planteatu dute.

Elkarretaratzea 12: 00etan hasi da, eta ordu erdiz luzatu da, honako mezua zuen pankarta baten atzean: “Pentsio minimoa 1080 euro. Benetako KPIaren berrikuspena. Pentsionistak aurrera”.

Tarte horretan, hainbat kontsigna oihukatu dituzte, esaterako "Toledoko ituna, pikutara", edo "gobernatzen duenak gobernatzen duela, pentsioak defendatu egiten dira". Pentsioekin lotutako letrak dituzten abesti batzuk ere ez dira falta izan.

Asteleheneko elkarretaratzeekin aurrera jarraituko dutela iragarri dute, azaroan eta abenduan zehar, eta urtarrilean greba orokorra egitea ere aztertzen ari dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!