Navarra Suma-ren ordezkaririk ez, Nafarroa Oinez festan

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 21a, 11:52
Zopilotes Txirriaus taldearen kontzertua, Nafarroa Oinez-eko 2. gunean.

Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta foru parlamentuko gainontzeko talde guztiek ordezkaritza zabala izan zuten Tuteran

Hutsunea deigarria izan zen. Navarra Sumako Tuterako alkateak, Alejandro Toquerok, ez zuen parte hartu Nafarroako Ikastolen festan. Eta koalizio eskuindarreko beste ordezkaririk ez zen izan Nekazaritzako Elikagaien Hirian. Boikotean bakarrik geratu ziren, ordezkaritza politiko zabal batek eman baitzion babesa Nafarroako Ikastolen festari.

Nafarroako Gobernuko bost kontseilari izan ziren Argia ikastolaren aldeko ospakizunean: Jose Mari Aierdi (leghendakariordea, Lurralde Antolaketa kontseilaria eta Geroa Baiko kidea), Carlos Gimeno (Hezkuntza kontseilaria eta PSNko kidea), Ana Ollo (Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria eta Geroa Baiko kidea), Itziar Gomez (Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria eta Geroa Baiko kidea) eta Eduardo Santos (Justizia eta Migrazio kontseilaria eta Ahal Dugu-ko kidea).

Talde Parlamentarioei dagokienez, han ziren PSNko Inma Jurio eta Jorge Agirre; Geroa Baiko Uxue Barkos, Maria Solana, Koldo Martinez, Jabi Arakama, Blanca Regulez, Mikel Asiain eta Pablo Azkona; EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz eta Maiorga Ramirez eta Patri Perales.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!