'Tour de la Manada' webguneko arduraduna epaitzeko zantzuak onartu ditu Nafarroako Auzitegiak

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 15a, 18:02

Defentsa eta fiskalak aurkeztutako helegiteak baztertu dituzte epaileek. Auzia artxibatzea nahi zuten.

'Tour de la Manada' iragarkiaren arduraduna integritate moralaren aurkako delituagatik epaitzeko zantzuak daudela onartu du Nafarroako Auzitegiak. Irmoa da erabakia.

Iruñeko 4. Instrukzio Auzitegiak apirilean ebatzi zuen "delituaren biktimarentzako tratu iraingarria" dela tourraren iragarkia. Iruñeko kaleetatik 2016ko seferminetako bortxatzaileek egindako ibilbidea proposatzen zuen webguneak. Defentsak helegitea aurkeztu zuen autoaren aurka, eta auzia artxibatzea eskatu zuen. Fiskalak ere auzia artxibatzea galdegin zuen. Nafarroako Auzitegiaren erabakiaren ostean, epaitu eginen dute iragarkiaren arduraduna.

 
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!