Irakaskuntza publikoaren garapena lehenets dezan eskatu dio parlamentuak gobernuari

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 15a, 11:50
Nafarroako parlamentuko artxiboko irudi bat.

Gobernuari irakaskuntza publikoaren garapena lehenets dezan eskatu dio parlamentuak

Mozioaren alde bozkatu dute PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda Ezkerrak, gaur goizean, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean. Kontra, Navarra Sumak.

“Lehenets dadila irakaskuntza publikoa eta, hartara, ikastetxe publikoen hazkundearen alde egin dadila, guztientzako hezkuntza kalitatezko eta sozializatzaile baten berme moduan”, dio onarturiko ebazpenaren lehen puntuak. Bigarrenak gobernuari eskatzen dio ez dezala eskola unitate bakar bat ere itxi irakaskuntza publikoan, aski eskaera dagoelarik.

Mozioa Izquierda Ezkerrak aurkeztu du, eta gobernua sustengatzen duten lau alderdien akordio programatkoan oinarritzen da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!