Amatasun atxikipenak itzultzeko eskaria ezeztatu du epaileak

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 11a, 10:09

Estatuko amei bajaren atxikipena itzultzeko agintzen zuen Epaitegi Gorenaren epaia Nafarroan ez dela aplikagarria azaldu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. 6 familiek jarritako salaketari erantzun dio ebazpenak. Maria Chivite Presidentea, epai honen zai zegoen, hitz emandako atxikipenaren itzulketa egin ahal izateko. Epaitegiek ordea, ez diote segurtasun juridikorik eman.

Nafarroako Gobernuak, amatasun bajaren atxikipenak ez zituen PFEZatik libratu. Halaxe zehazten da zehazki Foru legean, Administrazio Saileko epaileak azaltzen duen moduan. Estatuko arauan aldiz, zirrikuta edo akatsa ikusi zuen Epaitegi Gorenak, atxikipen horiek itzultzeko agindua emateko. Nafarroako kasuan ez, legea ongi idatzita zegoen eta argiki azaltzen zen amatasunaren atxikipenak ez zeudela deklarazio beharretik at. Gainera, Epaitegi Gorenaren epaia ezin da Nafarroan aplikatu, Foru Erkidegoak duen autonomia fiskala dela eta.

Epaiak atzera botatzen ditu beraz, 6 familien salaketak eta hainbat gurasok pasa den legegintzaldian egindako eskaria. PSNk bere egin zituen aldarrikapenak eta Maria Chivitek hauteskunde kanpainan behin ta berriz hitz eman zuen, Gobernura iritsida atxikipena itzuliko ziela amei. Aldaketaren gobernuak behin ta berriz azaldu zuen, Nafarroan itzulpen hori egiteko ez zegoela modu legalik. Presidentziara helduta, amekin bildu eta emandako hitza betetzeko arazoak ikusi zituen Chivitek. “Segurtasun juridikoa” izanda, atxikipena eginen zuela esan zuen azken agerraldian. Nafarroako Auzitegi Nagusiaren  epaiak, berme juridikorik gabe utzi du Nafarroako Gobernua, atxikipena itzultzeko asmoendako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!