Iruñeko Udaletxe Plaza bete da, "Altsasukoak aske!" aldarrikatzeko

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 11a, 08:57

Ehunka pertsonek bat egin zuten gazte talde ezberdinek deitutako protestarekin. Epaitegi Gorenaren ebazpenaren aurrean, Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatu zuten Iruñeko karriketan inprobisatutako manifestazioan. Urriaren 26ko elkarretaratze erraldoiean parte hartzeko deia luzatu zuten gazteek.

“Hau ez da justizia”, “Alde hemendik, utzi pakean”, “Euskal gazteria aurrera” eta “Altsasukoak askatu” ohiuak entzun ziren ozen Alde Zaharreko kaleetan barna. Udaltxe Plazan, manifestazioaren amaieran, Altsasuko gazteen kontrako auzia salatu zuten, “epaiketa hasi aurretik kondenatuak” zirela azpimarratuz, “oraina eta etorkizuna lapurtu diete”.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!