Gaur, ostirala, 22:00etatik aurrera Iruñea eta Donostia lotzen dituen A-15 autobidea erabat itxita geratuko da. Gipuzkoan diren San Lorentzoko tuneletan obrak egin behar dituzte eta trafikoa moztuko dute gau osoan. Aurreikuspenen arabera, bihar, larunbata, goizeko 8:00etan zabalduko da berriz bidea.
Nafarroako Gobernuak itxiera honetarako prest ditu bide alternatiboak eta hauek argitzeko ikur eta seinaleak. Irurtzunen bertan, Sakanako autobidera desbideratuko da Gipuzkoara joaten den trafikoa, gero Altsasutik, N-1 errepidetik, Etxegaraten behera Gipuzkoara ailegatzeko. Donostiatik, Nafarroara bidean, Tolosa eta Berastegitik desbideratuko da trafikoa.