400 pertsona autoinkulpatu dira Huerta de Peralta auzian

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 10a, 12:59

400 pertsona inguruk beren burua aurkeztu dute, Huerta de Peralta enpresaren protestetan parte hartzeagatik. Modu honetan, auziperatuak izan diren Imanol Salinas eta Jose Javier Oses sindikalistekin bat egin dute. Giza eta lan eskubideetan ematen ari diren atzerakada eta murrizketei aurre egiteko, borroka, lan sindikala eta erresistentzia aldarrikatu dituzte.

Nafarroako Justizia Jauregian lan eskerga izan dute goizean erregistroko langileek. Ilara luzea osatu da, eraikinetik  kaleraino ailegatzen zena. 400 sindikalista eta eragile ezberdinetako ordezkari bildu dira, banan banan, beren burrua erruztatzeko.

 “Gure burua erruztatu nahi dugu, Salinasek eta Jotasek egin bezala, gu ere Huerta de Peraltan egon ginela eta gu ere jarri genuelako furgoneta bat enpresaren atean” azaldu dute epaitegi aurrean, autoinkulpazioa aurkeztu duten pertsonek. Justizia sistemaren izaera matxista, arrazista eta patronalaren menpekoa salatu dute, langileen eta herritarren eskubideen kontra doana. “Soilik herritar mobilizazioaren bitartez gelditu ditzazkegu gehiegikeriak eta injustiziak” adierazi dute, “Huerta de Peraltan protesta egin genuen eta beharko balitz berriz eginen genuke” aldarrikatu dute.  

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!