[Youtube-ko bideoa editatzen ari gara. Oraingoz, 3:50ean hasten da elkarrizketa]
Salinasek hiru arrazoi eman ditu desobedientziaren bidea zergatik hartu duten azaltzeko: “Egin genituen protesta ekintzak zilegiak eta beharrezkoak ziren, Foru Polizia oinarrizko eskubideak urratzen ari zelako; desobedientzia zilegia da injustiziaren aurrean; eta ez da zilegia irabazitako borroka sindikal bat epaitegietara eramatea”.
Jose Javier Salinasek desobedientziaren beste xede bat nabarmendu du: “Honen bidez salatu nahi dugu justizia hau nolakoa den: patronala, patriarkala eta espainiarra”. Horren hainbat adibide eskaini ditu: “La Manada, Altsasuko gazteak, eta oraindik ditugun ehunka preso eta iheslari politikoak”.
Bestalde, Osesen hitzetan, “sindikalismo eraldatzailea jo puntuan hartua dute”, eta horri erantzuteko hartu dute desobedientziaren bidea.
Fiskaltzak 12 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du Salinasen eta Osesen aurka. 2018ko abenduaren 26an, Huerta de Peralta enpresako langileek grebari ekin zioten, kaleraturiko lau lankide birkontrata zitzaten, enpresak zor zien dirua kobratzeko, eta lan hitzarmen hobea negoziatzeko. Ingurumari horretan, Osesek eta Salinasek desobedientzia zibil ez-bortitz ekintza egin zuten, itxuraz Huerta de Peralta enpresatik barazkiak hartzera zihoan kamioneta enpresaren sarreran gurutzatuz, grebalarien ordez lanean ari zirenek eta kamioek sartzerik eduki ez zezaten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!