Zigorrak arindu izanagatik ere, neurrigabekoak direla adierazi du Irrintzi Plazan Amaia Amilibiak. "Zigorrak oso altuak dira. Gertatu zenarekin, ordainik ez daukan zigorra da". Astungarria kendu izana "pozgarria" dela adierazi du Amilibiak, jurisprudentzia ezartzen duelako.
Auzitegi Konstituzionalera jotzea dute hurrengo urratsa. Auzitegi honek, baina, ez lituzte gertakariak aztertuko, prozesuan oinarrizko eskubiderik urratu ote den erabakiko luke. Espainiako justiziak eskaintzen duen bidea agortuta, azken aukera Estrasburgon lukete, Giza Eskubideen Europako Auzitegian.