"Haserre gaude". Hitz horiekin laburbildu du Altsasukoak Aske plataformako eledun Aritz Leozek nola sentitzen diren. Auzitegi Gorenak zigorrak murriztu arren, "neurrigabeko espetxealdiei" eutsi diela salatu du Irrintzi Plaza saioan: "Argi dago Espainiako justiziak beste aukera bat galdu duela erakusteko gai dela kontu hauek bideratzeko. Sententzia honekin erakutsi du injustiziaren inertzian jarraitzen duela"