EAko idazkaritza nagusirako hautagaitza aurkeztuko du Maiorga Ramirezek

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 9a, 13:58

Hilaren 25ean egingo dituzte primarioak.

EAko Nafarroako parlamentariak bere burua aurkeztuko du Eusko Alkartasunako idazkari nagusi izateko. Onda Vascan eman du erabakiaren berri, eta azaldu Carlos Garaikoetxea EAko buru ohi eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiaren "pertsuasio gaitasunei" esker eman duela pausoa. Ramirez idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu zuen EAk 2017ko ekainean eginiko batzarrean. Hamalau botoren aldearekin, Pello Urizar nagusitu zen. 

Urriaren 25ean eginen dituzte primarioak. Ostiralean amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea, eta, oraingoz, Ramirezen hautagaitza baino ez da jakinarazi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!