Barasoainen izandako lan istripua salatu du gehiengo sindikalak

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 9a, 14:00

LAB, ELA, ESK, Steilas, EHNE, Hiru eta CGT sindikatuek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Gobernuaren obra publikoen zuzendaritza nagusiaren aurrean, salatzeko larunbat gauean Barasoainen izandako lan istripu larria.

Sindikatuek "sektorearen prekarietatea" eta Nafarroako Gobernuaren "utzikeria" salatu dute. Administrazioak sektorea “abandonatu” egin duela adierazi dute, eta prebentzioaren eta lan baldintza duinen alde lan egin dezala eskatu diote.

Azken egunetan bi garraiolari hil dira Nafarroako errepideetan, eta "larritzat" jo dute egoera sindikatuek. Gainera, salatu dute garraiolarien istripuak trafiko istriputzat hartzen direla, lan istriputzat hartu beharrean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!