Gorenak Altsasuko gazteen zigorrak murriztu ditu, baina 9 urte arteko espetxealdiei eutsi die

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 9a, 13:55

Altsasuko auzian justizia eskatzeko elkarretaratzea, Altsasun bertan.
  • Autoritatearen aurkako delituan, nagusitasun eta diskriminazio larrigarriak bertan behera utzi ditu.
  • Bi akusaturen kasuan, lesio delituak kendu dituzte, aski frogarik ez dagoelakoan.
  • Hainbat delitu aski frogatutzat ematen dituzte: agintaritzaren aurkako atentatua, lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak.

Espainiako Auzitegi Gorenak urte eta erdi eta 9 urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie Altsasuko gazteei. Bi epailek zigor murrizketaren aurkako boto partikularra egin dute.

Honatx gazte bakoitzaren zigorra zenbatean geratzen den, Gorenaren berrikusketaren ondotik:

Oihan Arnanz Ziordia: 9 urte eta erdi. Egozten dizkioten delituak: autoritatearen agenteen aurkako atentatua lesioekin (2 urte eta erdi); hiru lesio delitu nagusitasun larrigarriarekin (2 urte bakoitzeko); desordena publikoa (urte bete). Auzitegi Nazionalak 13 urteko zigorra ezarri zion.

Jokin Unamuno eta Adur Ramírez de Alda: 8 urte eta erdi. Egozten dizkieten delituak: autoritate agenteen aurkako atentatua eta nagusitasunez hiru lesio eragitea. Auzitegi Nazionalak 12na urteko kartzela ezarri zien. 

Jon Ander Cob Amilibia eta Julen Goikoetxea Larraza: 7 urte eta erdi bakoitzarentzat. Egozten dizkieten delituak: autoritatearen agenteen aurkako atentatua lesioekin (2 urte eta erdi); hiru lesio delitu nagusitasun larrigarriarekin (urte bete eta 8 hilabete bakoitzeko). Auzitegi Nazionalak 9 urteko zigorra ezarri zien.

Aratz Urrizola Ortigosa: 4 urte eta 2 hilabete. Egozten dizkioten delituak: autoritatearen agenteen aurkako atentatua lesioekin (2 urte eta 6 hilabete); lesio delitua nagusitasun larrigarriarekin (urte 1 eta 8 hilabete). Auzitegi Nazionalak 9 urteko zigorra ezarri zion.

Iñaki Abad Olea: 3 urte eta 6 hilabete. Egozten dizkioten delituak: autoritatearen agenteen aurkako atentatua lesioekin (2 urte eta 6 hilabete); desordena publikoa (urtebete). Auzitegi Nazionalak 6 urteko zigorra ezarri zion.

Ainara Urkijo Goikoetxea: urte bat eta 6 hilabete. Egozten dizkioten delituak: desordenu publikoa (urte bete); mehatxuak (6 hilabete). Auzitegi Nazionalak 2 urte ezarri zizkion.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!