Guardia Zibileko goi kargudun batek, batere justifikaziorik gabe, ebatzi zuen Patxi Zamora ez zela gai aireportuko txartela berritzeko. Agiri hori ezinbestekoa zitzaion Iberia konpainian hegaldi laguntzaile lanetan segitzeko. Hori dela kausa, konpainiak kaleratu egin zuen. Zamorak 31 urte zeramatzan lanpostuan, batere arazorik gabe. Zamora Nafarroako Kutxako auzia salatu zuen Kontuz herritar plataformaren eleduna zen. Orain, Gorenak Zamoraren kaleratzearen aurkako helegitea tramitera onartu du. Auzitegiak molde honetako helegiteen %17 besterik ez du onartzen. Erabakiak beraz bidea zabaldu du, behingoz argitu dadin Guardia Zibilak zergatik ebatzi zuen Zamora “ez zela gai” aireportu txartela edukitzeko.