Europaraino eraman dute Abel Azkona artistaren kontrako salaketa

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 8a, 13:27

Estrasburgoko Giza eskubideen europako epaitegiak tramitera onartu du Espainiako abokatu kristauen elkartearen salaketa, Abel Azkona artistaren kontra. 2015ean, 242 ostiekin "Pederasta" hitza idatzi zuen, Iruñeko Erorien eraikinean antolatu zuen erakusketa batean.

Bide luzea egin du salaketak Europara iritsi arte, nafarroako eta estatuko epaitegi ezberdinek ez baitute aintzat hartu abokatu hauen kexa. Nafarroako Fermin Otamendik, kasua gutxietxi zuela ere salatu dute. Polonia Castellanos da bozeramaleak azaldu zuenez, epaian ostiak "objektu txiki eta txuri" bezala definitu zituen epaileak.

Elizaren kontra, espainiako historian izan den profanazio kasurik larriena bezala azaldu dute Abel Azkonak egindako erakusketa. Oso kasu larria haien ustez, gizarte osoa asaldatu zuena. Hori bai, eliza barruko pederastia kasuetaz edo ta hilabetero Iruñeko erorien monumentuan egiten den meza frankistaz galdetuta, albisterik ez dutela adierazi dute.

Abel Azkonaren atzetik doaz abokatu kristauak. Salaketak jarri dizkiote Bartzelonan eta Mallorkan, antzeko erakusketengatik- Aste honetan bertan azken prozesua zabaldu dute madrilen, Azkonak tuiterren jarritako mezu batean, gorroto delitu zantzuak ikusi dituztelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!