'Pederastia' hitza ostia sakratuekin idazteagatik salatu dute Abel Azkona artista

Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak erakusketa "berehala" bertan behera uzteko eskatu dio Iruñeko udalari, "profanazioagatik"; PPNk eskaera babestu egin du.

Hautsak harrotu ditu Abel Azkona (Madril, 1988) artistak Serapio Espartza plazako gelan muntatu duen erakusketak. Desenterrados du izena, eta Gerra Zibilean hildakoak eta haren senideak omentzen ditu, Enterrados performancearen irudiak batuz, besteak beste.

Frankismoaren arrastoek, ordea, ez dute polemikarik sortu. Bolo-bolo ibili dena pederastiaren inguruan egindako lana izan da, The Shadow obraren parte dena -horren lagin bat da Iruñean ikus litekeena- .

Iruñean eta Madrilen egindako 242 eukaristiatan ostia sakratuak hartu zituen sortzaileak, eta horiek erabiliz idatzi du Pederastia hitza lurrean. "Profanazioa publikoa" da, Espainiako Abokatu Kristauen Elkartearen aburuz. Horregatik, Change.org plataforman, sinadura bilketa egin du erakusketa ken dezaten; horrez gain, kereila aurkeztu dute jada erakustaldiak aurrera ez jarraitzeko.

PPK ildo beretik jo du, eta "errespetu falta ikaragarria" dela salatu. "Eliza katolikoaren kontrako eraso bat da eta pederastiaren kontra dauden iruindarren aurkakoa ere", esan du Cristina Sanz eledunak. Era berean, obran erabilitako materiala "lapurketaren bidez" eskuratu dela kritikatu du.

View image on Twitter View image on Twitter View image on Twitter