Asteburu beltza gure errepideetan: lau hildako auto istripuetan

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 7a, 07:34

Hiru auto istripu eta kotxe harrapaketa batek, lau pertsonen heriotza utzi dute ostiraletik. Ezbeharretako bi, Berriobeitin izan dira eta beste biak, AP-15ean Barasoien eta A12an Astrain parean.

Lehendabiziko istripua ostiral gauean izan zen, N-240-A Berriobeitiko herri inguruan. Kotxe batek, atzetik harrapatu zuen kamioi bat. Autoaren gidaria, 83urteko ultzamarra, hil egin zen izandako zaurien ondorioz.

Larunbat gauerdian beste bi auto istripu larri gertatu ziren. AP-15ean, Barasoain eta Oloritz artean, kamioilari bat hil egin zen bere ibilgailuaren kotnrola galdu, bidetik atera eta kamioiak su hartu ostean. “Errepide trena” deritzon, kamioi eta bi atoi eramaten zituen 46 urteko gizonezkoak. Kabinaren sua itzali ez zen arte, suhiltzaileek ezin izan zuten kamioilariarne gorpua atera.

Larunbat gauerdian ere, beste auto istripu larria gertatu zen. Oraindik argitu gabe diren arrazoiengatik, 33 urteko Lizarrako bizilagun batek, kontrako norabidean sartu zen Donejakue Bideko autobidean Erreniega mendatearen inguruan. Guardia Zibilak ikusi eta gelditzeko eskatu zion arren, aurrera egin zuen, beste auto batekin aurrez aurre jo zuen arte. Norabide zuzenean bidaiatzen zuten bi kotxe izan dira kaltetuta eta hiru pertsona larri daude zaurituta.

Azken istripu larria, atzo, igande goizaldean gertatu zen. Berriobeititik Ollakarizketara oinez zihoan gazte bat, kotxe batek harrapatuta hil egin da. Alkohol frogan, positiboa eman du autoaren gidariak. 23 urte zituen, hildako oinezkoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!