Delitugilearen eta biktimaren inguruko mitoak, kolokan

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 7a, 07:55
Lohizune Zuloaga eta Paz Frances, liburu argitaratu berriarekin (Argazkia: NUP).

NUPeko Paz Francesek eta Lohizune Zuloagak eta EHUko Gema Varonak liburua plazaratu dute

Mitos sobre delincuentes y víctimas. Argumentos contra la falsedad y la manipulación (Delitugileei eta biktimei buruzko mituak. Faltsukeriaen eta manipulazioaren aurkako argudioak). Hala deitzen da liburua. Egileak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia eta Departamentuko irakasle Lohizune Zuloaga Lojo eta Zuzenbide Departamentuko irakasle Paz France Lekunberri; eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Departamentuko Gema Varona Martinez. Catarata argitaletxeak eta NUPek argitaratu dute. “Mundu globalizatuan sistema juridikoen joera zigorrak gogortzea da”, azaldu dute. “Testuinguru horretan, inoiz baino garrantzitsuagoa da politika kriminaleko bi ardatz nagusiak birraztertzea: delitugileena eta biktimena hain zuzen ere”, azaldu dute. Haien irudikoz, “gizartearen arduran sakondu beharra dago, eta alternatibak eskaini behar dira, egungo topikoez harago”.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!