Jagoba Arrasatek prentsaurreko bat eskaini du gaur goizean, talde gorritxoak bihar Villarrealen aurka jokatuko duen neurketari buruzko balorazioa egiteko. Entrenatzaile gorritxoak biharko norgehiagokaren garrantzia azpimarratu du, kontuan hartuz ondoren etenaldia datorrela
"Badakigu etenaldi bat datorrela, azkeneko partida dela eta etxean jokatzen dugula. Aurkari gogorra izango dugu aurrean, baina ilusio handia dugu. Biharko neurketak erabaki dezake zein izango den gure gogo aldartea etenaldira heldu aurretik. Pausoz pauso joan behar dugu. Pauso txikiak emanez, baina zehatzak. Hala ere, egia da hiru puntu lortzeak bultzada handia emango ligukela, batez ere sailkapenean eta gogo aldetik. Orain arte konpetitiboak izan gara baina garaipen hori lortu nahi dugu. Baina ez dut uste urgentziarik dugunik edo hori ona denik guretzako. Aukera moduan ikusten dugu eta ez obligazio moduan", esan du.
"Sortzen ditugun aukera guzti horiei amaiera on bat ematea izan daiteke gakoetako bat. Zentzu horretan ea bihar efikazia aldetik hobeto gauden. Kalitate handiko taldea da Villarreal, gol asko egiten dituena eta jokalari asko momentu bikainean daude. Badakigu aurrean zer daukagun baina gure taldean konfiatzen dugu", adierazi du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!