Drogas: “Mas Pais-etik Vox-era, dena eskuin muturra da”

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 4a, 12:23

Musikari txantrearrak disko boskoitza plazaratu du, 42 kantarekin

Solo quiero brujas en esta noche sin compañia (Sorginak soilik nahi ditut konpainiarik gabeko gau honetan) disko boskoitza plazaratu du Enrique Villarreal Drogasek. 42 kanta dira orotara. Horietako hainbat joko ditu, entxuferik gabe, formatu akustikoan, astelehenean, Iruñeko FNACen.

Irailean, lehen singlea eskegi zuten Youtube-n, Al salir la luz (Argitzeraoan). Iruñeko Alde Zaharrean grabatu zuten, eta dagoeneko 200.000tik gora ikustaldi dauzka. Orain, bigarrena zabaldu dute: Con pinturas de guerra (Gerra margoekin).

Diskoaren karietara, elkarrizketa egin dio eldiario.es atari digital espainiarrak. Ohi duenez, solasaldian hainbat perla utzi ditu aho bilorik ez duen Txantreako musikariak. Besteak beste, Espainian gora egiten ari den eskuin muturraz mintzatu da: “Gero eta espazio gehiago uzten diogu guztiok barruan daukagun Abascal txikiari”, azaldu du. Eta eskuin muturra zer den ere zehaztu nahi izan du: “Eskuin muturra Mas Pais-etik [Iñigo Errejonen alderdi berria] Vox-era doa”. Gehiago ere esan du: “Espainian ezker bakarra Podemos da, baina lasaitasunaren kataplasma da. Bozkatu behar badut, haiei emanen diet botoa”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!