Osasunaren armarraren oso antzekoa den batekin abiatu du denboraldia Londreseko South East Athletic taldeak. Osasunaren armarria berritu zuen Artworks agentziak bi armarriak elkarren ondoan erakutsi ditu ohar batean, eta prest azaldu da londrestarren armarria berritzeko.