aurreko urteetan 11 edo 12 talde igotzen baldin baziren oholtza gainera, aurten 18 izango dira Hatortxuren mezuarekin bat eginez elkartasun gaua gidatuko dutenak.
Oi! The Arrase, Huntza, Iheskide, Gatibu, Su Ta Gar, Los Zopilotes Txirriaos, Skabidean & The Black Birds, Rotten XIII, Tremenda Jauria, ETS, Suaia eta Ama Rebel, Bad Sound System, Onki Xin, Koban, Nogen, Xabi Bandini, Nerabe eta DJ Reimyk osatuko dute aurtengo eskaintza.
Antolatzaileek Rotten XIII taldekoen prestutasuna txalotu nahi izan dute.Urtarrilean lan-istripu batean zendu zen Javi Fernandez baxu-jolea eta, urte zail baten ostean, berriz ere barrenak hustu asmoz Atarrabian izanen dira.
Gaur bertan jarriko dira sarrerak salgai. Oraingoz, internet bidez https://www.hatortxurock.eus/sarrerak/ en eros daitezke. Eta laster ere ohiko puntuetan izango dira eskuragarri. Aurretiko salmentan prezioa 20 eurokoa izanen da eta egunean bertan, oraindik ere sarrerak izanez gero, 25 eurokoa izango da salneurria.