Behera egin du langabeziak irailean

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 2a, 14:09

2006tik honat erregistratutako irailarik onena izan da aurtengoa, enpleguari dagokionez. 30.437 nafar daude gaur egun lan bila, pasa den hilabetean baino 646 gutxiago. Kontratu egonkorrak igo diren arren, oraindik ere lan asko dago egiteko Nafarroako Gobernuaren iritziz.

Irailean sortutako enpleguen artean, %7a soilik izan da kontratu egonkorrarekin, eta %92a behin behineko kontratuarekin izan da. 2018arekin alderatuta aurten jadanik kontratazioa %4 igo da.

Iraupen luzeko langabetuak dira uneotan Gobernuaren kezka. 11.032 nafar urtebe baino gehiago eman dute lan bila, guztien %36a. Kasu hauetan emakumeak dira nagusi eta 54 urte baino gehiagoko pertsonak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!