Ainhoa Aznarez: "Nafarroako Gobernuaren urgentziazko bilera eskatu dugu epaiaren aurrean erantzuteko"

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 1a, 13:25

Berehalako erantzuna eman dio Ahal Duguk, gaur goizean ezagutu den euskararen kontrako epaiari. Nafarroako Gobernua sustengatzen duten alderdien bilera eskatu eta kontseilariei eman behar duten erantzunaz galdetu egin dute. "Pasa den legegintzaldian emandako aurrerapausoetan ezin da atzera egin" adierazi du Ainhoa Aznarezek.

Azken lau urteetan nafar guztien hizkuntz eskubideak bermatzeko aurrerapausoak balorean jarri ditu Ainhoa Aznarezek, "horien artean administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidean urratsak eman nahi genituen". "Gaurko epaiarekin, eremu euskaldunera mugatzen da, administrazioan euskaraz aritzeko eskubidea" salatu du Aznarezek.

Epaiaren aurrean Nafarroako Gobernuak erantzuna ematea espero du Ahal Duguko parlamentariak eta horren harira, laukotearen bilera urgentea eskatu du Aznarezek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!