Bakartxo Ruiz: "Egoera politikoari, muturreko jarrerei erantzuten dien epaia da gaurkoa"

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 1a, 13:24

Epaia eskutan hartu eta berehala salatu egin du EH Bilduko bozeramaleak. “Izugarria, tamalgarria iruditzen zait Nafarroako administrazioan lan egiteko Alemana edo ta Frantsesa baloratzea eta euskararen ezagutzagatik punturik jaso ezin izatea” salatu du Bakartxo Ruizek. Euskaldunen hizkuntza eskubideak legez babestu behar direla berretsita ikusi du EH Bilduk gaur ezagutu den ebazpenarekin.

“Lehen bait lehen neurriak hartu behar dira” adierazi du Bakartxo Ruizek, “EH Bilduk berehala jarriko du mahai gainean, euskararen lege berri baten beharra eta berria egiteko eskaria”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!