Gaur, PSNko bozeramaleak proposamena defendtau du, lurralde honetan oso maiz entzundako argudioarekin. Nafarroako biztanleak estatuko besteak baino hobeto egon daitezela alor fiskalean. Akordio programatikoa sinatu zutenen artean, soilik Geroa Baik babestu du proposamena. Uxue Barkosek, argi utzi du, beraiek zerga honen kontra izan direla hasieratik. Beste bazkideen babesik gabe, oposizioan bilatu beharko du sustengua Maria Chiviteren Gobernuak, zerga hau kentzeko. Gaur Carlos Perez Nievasek, Navarra Sumaren baiezkoa azaldu du.
Guztiz kontra azaldu da Euskal Herria Bildu. Enpresen ondarearen gaineko zerga kentzea, aldaketak emandako aurrerapausoetan atzera egitea dela adierazi du Adolfo Araizek, eta aurrekontuen negoziaketan ere, eragina izan dezakeela iragarri du, Nafarroako Ogasunak 8-10 milioi euro gutxiago irabaziko baititu. PSNren gobernu bazkide da Ahal Dugu. Mikel Buil bere bozeramaleak azaldu du, desadostasunen tartean dagoela Elma Saizek egindako proposamena eta orain kudeatu beharko dutela egoera hau, gehiengo ezberdinak bilatuz. Haserreago azaldu da Izquierda Ezkerrako Marisa de Simon, Gobernua kontrako norabidean doala salatuz