Zazpi industriagune berriren finantzaketa onartu du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 25a, 13:56

Bederatzi enpresa ezarriko dituzte Arakilen, Argedasen, Cascante-Monteagudon, Iruñerrian, Irurtzunen, Lodosan eta Irunberrin.

Nafarroako Gobernuak zazpi industrialde berriren finantzaketa onartu du, 15 milioi euroko inbertsioarekin. Nasuvinsa sozietate publikoaren bitartez, zoru industrialeko beste 309.123 metro koadroren sorrera bultzatuko du datozen hilabeteotan Nafarroako zazpi eremutan, eta horietan bederatzi enpresa ezarriko dira: Arakilen, Argedasen, Cascante-Monteagudon, Iruñerrian, Irurtzunen, Lodosan eta Irunberrin.

Lanek 15,2 milioi euroko inbertsioa atxikia dute, eta foru gobernuak baimena eman dio Sodena sozietate publikoari, 6,5 milioi euroko mailegua eman diezaion Nasuvinsari, finantzaketa gauzatu ahal izateko. Gainontzekoan, CPEN Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak 3,5 miloi euro eman ditu, eta Nasuvinsak beste 5 milioi euro ordaindu ditu.

Dagoeneko hasi dituzte Arakil eta Argedasko lanak, eta datozen hilabeteetan hasiko dituzte Iruñerriakoak. 2022ko ekainerako, instalazio guztiak prest egongo direla aurreikusten dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!