Nafarroak alokairuaren prezioa mugatuko du

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 25a, 07:46
Jose Mari Aierdi, parlamentuko agerraldian (Irudia: Nafarroak PArlamentua)
  • Etxebizitzaren “funtzio soziala” nabarmendu, eta errehabilitazioaren aldeko apustua egin Aierdi kontseilariak.
  • Familia zaurgarriei laguntza ematea eta Pirinioa bultzatzea, leegalidko xedeen artean.

Lurralde, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen kontseilari Jose Mari Aierdik agerarraldia egin du Nafarroako Parlamentuan, bere departamentuaren legealdiko xede nagusien berri emateko. Iragarri zituenen artean bat, alokairuaren prezioa mugatuko duela tresna fiskalen bitartez, Parisek, Berlinek eta Bartzelonak zabaldutako bideari jarraituz. Horretaz gain, sostengu soziala eskainiko die alokairu sozialeko etxebizitzetan bizi diren familia zaurgarriei, errehabilitazioa sustatuko du, eta Pirinioari bultzada emanen dio.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!