Traktorearen azpian harrapatuta gelditu da gidaria, traktorearen eta kamioaren arteko talkaren ondorioz. Segurtasun indarrek jakitera eman dutenez, hil egin da. Kamioiaren gidaria, berriz, larri zauritu da, eta Nafarroako ospitalera eraman dute, helikopteroan. NA121 errepidean, Erriberri parean gertatu da istripua arratsaldeko hirurak aldera.