Alferrik galtzen diren jakiak gutxitzeko sentsibilizazio kanpaina abian jarri du Nafarroako Gobernuak. Jatetxeekin batera, sobran diren janariak etxera eramateko aukera eskeiniko da. Honetaz gain, elikagaiak ez botatzeko sentsibilizazioa ere zabalduko da hiritarren artean, zaborretan bukatzen diren janarien %42a etxeetan sortzen baita. Honela herriz herri, soberan ziren jakiekin eratutako pintxoak zabalduko ditu “Food Truck” batek. Bihar asteazkena, Altsasun izanen da jatetxe furgoneta eta ostegunean Iruñeko Gazteluko Plazan.