Nafarroan egunero 2.000 putazalek ordaintzen dute sexu truk

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 24a, 08:02
Prostituzioari buruzko jardunaldiak, Kondestable jauregian (atrxiboko irudia)

800 emakume inguru aritzen dira prostituzioan Foru Erkidegoan.

Nafarroan, egunero, 2.000 bat putazalek ordaintzen dute sexu truk, Munduko Medikuak gobernuz kanpoko erakundearen kalkuluen arabera. Foru Erkidegoan, 800 bat emakume aritzen dira prostituzioan, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren azken txostenak dioenez. Emakumeok 10 eta 46 urte artekoak dira. Gurean, biktimak kuantifikatzen eta ikustarazten zailak dira, prostituzioa gero eta gutxiago dagoelako kalean eta klubetan, eta gero eta gehiago pisuetan eta interneten, Emakumeen Salerosketaren Aurkako Ekintza gobernuz kanpoko erakundeak nabarmendu duenez. Datuok atzo karrikaratu zituzten, Emakumeen Salerosketaren eta Esplotazio Sexualaren Arkako Nazioarteko egunean. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak eta Iruñeko Udalak adierazpen instituzionalak onartu dituzte. Prostituzioaren Aurkako Plataformak sentsibilizazio ekitaldia egin zuen Kondestable Jauregian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!