Gipuzkoak 2020 eta 2023 artean eginen ditu A-15eko tuneletako lanak

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 23a, 07:26

Leitzarango autobiako hiru tunel konponduko dituzte: Belabieta, Gorosmendi eta Oindolar.

Datozen lau urteotan, Nafarroatik Gipuzkoara errepidez bidaia egitea mantsoxeagoa izanen da. A-15 autobiako tuneletan berrikuntza lanak egin behar dituzte. Helburua, tunelak Europako arautegira egokitzea da. Batez ere, segurtasuna hobetuko dute, suteen aurkako neurriei, ebakuazio bideei eta aireztatze sistemei dagokienez. Gipuzkoako Diputazioak 48,3 milioi euro bideratuko ditu hobekuntza horietara guztietara. 

Ezin ahantzi daiteke A-14a mendi autobidea dela. Hori dela kausa, lanak martxoaren 15etik azaroaren 15era eginen dituzte soilik Negusian, geldirik egonen dira. Horregatik, lau urte beharko dituzte lan guztiak amaitzeko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!