Elizaren sexu erasoak aztertuko ditu Parlamentuko batzorde batek

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 20a, 08:17

Lan saioa, Nafarroako Parlamentuko alderdi guztiek eskatu dute. Elizak kontrolatutako eskoletan sexu erasoak pairatu zituzten biktimek beren testigantza eskeiniko dute bertan. Azken urtean 20 nafarrek salatu dute sexu abusu hauek jasan zituztela.

Lan saioa ate itxian, hedabiderik gabe eginen da, biktima hauen anonimotasuna eta pribatasuna bermatzeko. Gertatutakoa ezagutu, ardurak zehaztu eta oraindik ere ezkutuan izan daitekeena argitzeko asmoa dago Nafarroako Parlamentuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!