Navarra Suma bakarrik geratu da euskararen kontrako jarreran

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 19a, 14:25

PSN, Geroa Bai, EH Bilduk, Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerrak bat egin dute, Navarra Sumak administrazioan euskara sustatzeko planak gelditzeko lege proposamenaren kontra. Legegintzaldiko lehendabiziko ekimena izan da eskuinaren koaliziokoa. Euskara arma politiko moduan erabiltzea leporatu die beste guztiei Navarra Sumak.

PSNren gobernua kinka larrian jartzeko asmoarekin aurkeztu zuen Navarra Sumak lege proposamena eta gaizki atera zaio jokaldia. Bakarrik geratu da UPN, Ciudadanos eta PPren koalizioa lehendabiziko bozketa honetan. Beste alderdi guztiek ez dute onartu administrazioan euskararen ordenantza bertan behera uzteko eskakizuna.

PSN-k azaldu du ez dagoela ados Navarra Sumaren jarrerarekin, aurreko legegintzaldian hartutako neurri zenbaitekin ados ez badaude ere, eraikitzeko garaia dela. Horregatik, neurri berriak hartuko direla iragarri du Inma Jurio parlamentari sozialistak.

Navarra Sumak euskerarekiko obsesioa leporatu die beste alderdie. Erantzuna berehalakoa izan da, eskuinako koalizioaren lehendabiziko ekimen parlamentarioa, hain zuzen, euskararen kontra egitea izan dela gogoratu baitute bozeramale guztiek.

Geroa Baik ideia faltsuak zabaltzea leporatu dio Navarra Sumako bozeramaleari, inori ez baitzaio ukatu gaztelaniaz administrazioarekin aritzeko eskubidea. EH Bilduk euskararen aldeko politiketan atzerapausorik ez duela onartuko adierazi du. Ahal Duguk euskaldunen hizkuntza eskubideen bermerako aurreko legegintzaldian hartutiko neurriak balorean jarri ditu. Adostasunez hartutako neurriak, Izquierda Ezkerrak azaldu moduan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!