Goizeko 09:30ean helduko dira akademiako kideak eta ikastolako ordezkariek zein Nafarroako Ikastolen ordezkariek harrera egingo diete.
Jarduerez betetako eguna izango da, Euskaltzaindia akademiako kideek ikasgelak bisitatuko dituzte ikasleekin hitz egiteko.
Era berean, lan saioa egingo dute Tuterako Decanal Jauregian. Ondoren, lagunarteko bazkaria izango da Beterri Peñan.
Eguna bukatzeko, San Nikolas elizara bisita gidatua egingo dute, duela gutxi aurkitutako aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko.
Argia Ikastolak buru-belarri jarraitzen du prestaketa lanetan, urte honetako Nafarroa Oinez jaia arrakastatsua izan dadin. Auzolan handia izango da, Izan Argi! goiburupean arituko diren ehunka lagunek parte hartuko duten auzolana, alegia. Eta, horren guztiaren helburua, duela 35 urte guraso talde batek martxan jarri zuen hezkuntza proiektua bizirik mantentzea.