Iguazu? Ez, Labrit

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 19a, 07:45

Atzoko erauntsiak arazoak ez ezik ezohiko irudiak utzi zituen Iruñerrian. Besteak beste, Festaro-ko lagunek Iruñeko Labrit maldaren inguruan grabatu zituztenak. 

Erauntsi biblikoa. Edo, modu zientifikoagoan esanda, ordu erdian 31 litro metro koadroko. Halakoxea izan zen atzo goizean, 8:00etatik 9:30era, Iruñerrian pairatu genuen ekaitza. Hainbat arazo eragin zituen. Mutiloako ikastetxe publikoko sarrera urak hartu zuen. Eta Beriainen urak N-121 errepidea moztu zuen. Horretaz gain, irudi ikusgarriak utzi zituen. Konparaziora, Festaro-ko lagunek Labrit aldean grabatu zituztenak. Iguauko ur jauziak? Ez, bada, Labritekoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!