Errugabetasun printzipioa urratu zaiela salatu dute Altsasuko gurasoek

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 18a, 18:35

Auzitegi Nazionalean saioa amaituta, EAJko, EH Bildurko, ERCko, JxCeko eta Unidas Podemoseko parlamentariekin bildu dira, Espainiako Kongresuan.

Epaiketa amaitu eta balantzea egin dute Altsasuko gurasoek. Bizi duten "eskubideen urraketa" salatu dute ohar bidez. Defentsak azpimarratu du Guardia Zibilak auziaren prozesu osoa "baldintzatu" duela: "Hasi instrukzio fasetik eta epaiketaren azken eguneraino, epaile nagusia Guardia Zibil batekin ezkondua egoteaz gain, Guardia Zibilak berak kondekoratua delako".

Auzitegi Gorena goizeko 10:30tan hasi da epaiari jarritako helegiteak aztertzen, defentsaren abokatuek beren arrazoibideak eman eta gero. "Nahiz eta gertakizunekin lotzen dituen froga egiaztagarririk eman ez, gure seme alaben errugabetasun presuntziorik ez da errespetatu inoiz". Altsasuko gazteez "terroristak zirelakoan" hitz egin dutela nabarmendu dute: "Estigmatizazio horrek baldintzatu du bere aurkako epaiketa"

Europan izan dira azken egunotan Altsasuko Gurasoak taldea, eta gaur EAJ, EH Bildu, ERC, PDcat, Conpromis, eta Unidas Podemosekin, Espainiako Kongrasuan. Gurasoek azaldu dutenez, auzian gertatutako eskubide urraketengatik kezka erakutsi dute denek, bai eta eta horien alde lan egiteko beharra ere.

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!